Hamar eguneko grebaren ondoren, rokodromoetako langileek akordioa lortu dute
Gasteizko Udalak azpikontratatutako Prisma Global enpresak “konpromisoa erakutsi du” segurtasun materialak berrikusi, langileei garaierako lanetarako oinarrizko formakuntza eman eta ezarritako epean ordaintzeko. Beraz, berriro zabalduko dira bihar udal rokodromoak.
Gaur goizean langileek protesta eta Udaleko Kirol Batzordean agerraldia egin dute. Enpresak langileekin bilera bat egitea onartu zuen duela pare bat egun, haien baldintza eta eskakizunen inguruan hitz egiteko. Hau izan da, ordea, mota honetako lehen bilera, herritarren presioari, ESKren laguntza sindikalari eta Laneko Autodefentsa Sareari esker lortutakoa.
Oraingoz, borrokak izan duen arrakasta ospatuko dute, “partzialki gutxienez”: segurtasun betebehar legalak bete eta konbenioaren araberako ordainketak egingo dituztela esan du enpresak. Hala ere, berme horiek, teorikoak oraingoz, beren lanak normal egiteko nahikoa izango ez direla ere ohartarazi dute langileek. Bete ezean, “erabateko bermerik” ez dagoenez, abenduaren zazpian jarri dute greba berartzeko erabakia hartzeko data gakoa.
Udalaren erantzun posiblearen zain daude oraindik, gaiari helduko dion lan-mahai bat sortzeko.
Elkarrizketa osorik (gaztelaniaz):
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!